Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Herritik ateratzean, adin ederreko hiru gizonek, itzalean jarririk daudela, agur sustagarri bat helarazten didate. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 140. orr.
Lehen tranpalean gelditu zen, eta aurrera segitzeko keinu sustagarri bat egin zigun hildakoaren gelako ate zabalduaren aldera. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 20. orr.
Nik erreferatzen bezala nion beroa, gorputzak hornitua zuen indarrak izate osoan baretasun sustagarria isurtzen zidala denbora berean. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 134. orr.
Merkatuak eskaintzen dituenak erosi eta erabiliko dira [...] enpresa txiki baina txit eraginkor horren hazkurri eta sustagarri izan daitezen. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 266. orr.
Euskalgintzaren jardueraren pizgarri eta sustagarri seinalatuena eta haren beharra nabarmenenik erakusten duena, euskararen etsai eta erasotzaileen lan gaiztoa da. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 159. orr.
Apez on eta kartsu horren bizia eta erakaspen hunkigarriak berrikatu dira ororen sustagarri elizkizunean. Herria 2001-06-21
Beren aztarna fosila utzi baitzuten haitzetan gure jakinguraren sustagarri. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 305. orr.
Fisikan erabiltzen den metodologiak erabiliz merkatu finantzarioen sustagarri nagusietakoa esamesen zabalkundea dela aztertu dute. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 225. orr.