Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Haien poztasuna, haien aieneak eta suspirioak! Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 139. orr.
Suspirio egin du. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 57. orr.
Suspirio asko egiten zuen. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 66. orr.
Niretzat urruma ziren haren bihotz-pilpira eta suspirioak. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 105. orr.
Oso bare, intziri eta suspiriorik gabe, jarraitu zuen negarrez. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 125. orr.
Suspirio baten ikarak astindu zion gorputza. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 65. orr.
Honek gauetan ohean suspirio eta intziri txikiak eginez irakurtzen du, erabat hunkiturik. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 26. orr.
Beldurra eta ezina, biak batera adierazten zituen suspirio bat irten zitzaion emakumeari. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 162. orr.
Orduan suspirio urrun bat entzun zuen, gela ilun hartako bazterren batetik irtena bezala. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 119. orr.
Neska ahitzen eta ahitzen ari da, suspirio etengabeen artean. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 38. orr.
Etsipenezko suspirio bat egin baitzuen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 124. orr.
Begiak sabairantz jasorik, antsiazko suspirio bat irten zitzaion buru-bihotzik gabeko ausarkeria baldar hark eragina. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 78. orr.
Berak, eskuak gerrian, suspirio batean: “Apokalipsiaren Zalduntsa eszenatokira eskularrurik gabe atera?” Eskaileretan gora igo ziren, arnasestuka alkatea, suspirio batean Joanes. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 9. orr.
Uste nuen amaren oroitzapenetatik ikusiko nuela lekua; haren hutsminetik, suspirio-zati artean. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 22. orr.
· Lasaitasun suspirio batek ihes egin zidan. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 140. orr.