Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
susperrarazi, susperraraz, susperrarazte du ad suspertzera behartu.
Charlie da bat eginda iraunarazten diguna [...] eta berak susperrarazten gaitu denok adoregabetuta gaudenean. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 140. orr.
Biek ere uste zuten edanak susperrarazi egingo zuela emaztearen adorea. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 155. orr.
Ez da aski zu nire zerbitzari izatea Jakoben leinuak susperrarazi eta berritzeko eta Israelen bizirik geldituak itzularazteko. Elizen arteko biblia Is 49,6
Familien kontsumoa izan zen, zehazki, Bizkaiko ekonomia susperrarazi zuena. Berria - Ekonomia 2004-06-26
Baina oroitzen naiz itxaropena susperrarazten didan zerbaitez: [...]. Elizen arteko biblia Nk 3,21