Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ziklo ekonomiko batean honako fase hauek bereiz daitezke: goraldia, gailurra, atzeraldia edo gainbehera, depresioa edo hondoa eta susperraldia. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 109. orr.
Erorialdi eta susperraldien erritmo ziklikoak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 315. orr.
Erorikoaren eta susperraldiaren ondoren, eroriko berria. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 13. orr.
Hil baino ordu batzuk lehenago, osabak susperraldi bat izan zuen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 28. orr.
Batzuetan susperraldi batzuk zituen Leirek, eta besteetan erdi lotan gelditzen zen, ametsetan bezala. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 264. orr.
Bazekien bitaminak, oligoelementuak, mineralak eta bestelakoak oso beharrezkoak zituela bere susperraldian. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 205. orr.
Bruselak ohartarazi du [...] «eraso terroristek» ziurgabetasuna eragin dezaketela nazioarteko merkatuetan eta, beraz, ekonomiaren susperraldia eten. Berria - Ekonomia 2004-04-08
Ekonomia krisiaren itzala nagusi da mundu osoan zehar [...] nahiz eta orakuluek susperraldia gertu omen dela dioten. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 320. orr.
Industriaren «susperraldia» eta eraikuntzaren «indarra» giltzarri izan dira. Berria - Ekonomia 2004-04-09
Euskararen susperraldiak ez zuen indarrik izan Araban, Bilbotik mendebaleranzko eremu zabalean eta Nafarroako ekialdean eta hegoaldean. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 74. orr.
60ko hamarkadaren erdialdean euskal kulturak bizi izan zuen susperraldiaren emaitzetako bat izan zen Oskarbi. Berria - Kultura 2004-10-29
Azpeitian, baina, Koka eta Belokiren susperraldiak ez zuen saririk jaso. Berria - Kirola 2006-01-22
Bilakaera nominalen halako konbergentzia batek argi eta garbi baldintzatzen zuen diru-batasunaren proiektuaren susperraldia. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 173. orr.
Bere aldia heldu ez, antza, eta ataka gorria gainditurik, susperraldiaren lur irmoan pausatu zen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 229. orr.
Susperraldi txikia izan zuen espezieak 1990. eta 2000. urteen artean. Berria - Gaiak 2004-11-10
Sektoreko eta merkatuko enpresaren inguruko iritzia «apalki hobetu» dela adierazi zuen, «%4k uste dute merkatua susperraldi indartsua izaten ari dela». Berria - Ekonomia 2004-06-04
Bruselak hartutako erabakiak antxoaren susperraldi biologikoa erraztuko duela azpimarratu zuen. Berria - Ekonomia 2004-12-09
Bruselak azaldu du susperraldi ekonomikoak «sano» garestitu dituela lehengaien prezioak. Berria - Ekonomia 2004-04-08
Hemeretzigarren mendean susperraldi moral ohargarria lortu zuten. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 190. orr.
Beheraldi mundutarrekin batera zertutako erlijiozko lorpenak aurrerapen espiritual hutsak ez ezik, susperraldi espiritualak ere badirela. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 139. orr.
Erorialdi berri honi bigarren susperraldi iraunkorrago batek jarraitzen dio. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 315. orr.
Finantza Erakundearen esanetan, 2003 urtea ekonomia susperraldirako «inflexio puntua» izan da. Berria - Ekonomia 2004-03-13
Finantza-susperraldi horrek [...] ezin du herrialde gehien-gehienen bizimoduaren hondamena eta herrialde askoren inbertsio-atonia iraunkorra ezkutatu. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 175. orr.
Zibilizazio Heleniko, Siniko eta Hinduen historietan estatu unibertsalen ezarpenarekin hasitako gizarte-susperraldiak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 387. orr.