Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Suspentsioan, pneumatikoetan eta ihes hodian ukitu txiki batzuk egitea besterik ez da onartzen. Berria - Kirola 2006-02-25
Argiztapenaren arazoak nagusi izan ziren ibilgailuek proba ez gainditzeko arrazoien artean [...] eta ardatzarekin eta suspentsioarekin eta galgekin zerikusia zutenak ere sarritan gertatu ziren. Berria - Euskal Herria 2004-07-20
Hori bai, gurpiletan suspentsio hobeak jarrita, hainbeste bote ez emateko. Berria - Kirola 2006-04-11
Nire matematikariak suspensio-sistema bat landu zuen, ontziaren kulunkek eta zabuek eraginik izan ez zezaten itsasorratzean. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 322. orr.
Sindikatuetako ordezkariek «benetako suspentsioa» aldarrikatu dute, dekretuaren aurreko egoerara itzultzea. Berria - Euskal Herria 2004-09-07
Ez dago batere argi Fernando Grande-Marlaska epaile instruktoreak Barakaldoko ekitaldia debekatzeko eskumenik baduen, Garzonek hiru urterako erabakitako behin-behineko suspentsioa agortu zenean. Berria - Euskal Herria 2006-01-15
Bekaren suspentsioa. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 171. orr.
Mintzaldi garbia, zeinean aurkikuntza narratibo zoriontsuak ere badiren, luzea eta laburra tartekatzea, bat-bateko etena, plano-aldaketa, suspentsioa, are eta ironia poxi bat begirune gabea ere. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 223. orr.
Legea aldarrikatu zuen baina suspentsioan atxikitzeko agindua eman du denbora berean. Berria - Ekonomia 2006-04-05
Zergatik ote zeuden izpi haiek guztiak suspentsioan hautsarenak airean bezala. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 13. orr.
Tratamenduaren ondoren, alferrik eragin genion iman indartsu bati gure hautsen ur-suspentsioaren barnean: burdin arrasto bat baino ez genuen jaso. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 109. orr.
Hortaz, suspentsioan dauden ttantta ttiki buxtiz betetzen da airea, eta horrela lainobera eratzen. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 330. orr.