Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
susmopeko 1 izlag susmopean dagoena.
Gazteek zerbaiten desira eta nostalgia sentitzen dute beti, susmopeko aberri ezaxola eta beldurgarri batena, mundua deritzon aberri horrena. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 70. orr.
• 2 iz susmopean dagoen pertsona.
Polizia edo susmopeko edozeinen hurbileraz kideak bi huxtuz abisatu behar zituen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 80. orr.
Egun batean, atxilotu bat askatzeko agindua eman baitzuen, susmopekoak hitzok esan zizkion: [...]. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 277. orr.