Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Susmoren bat piztu behar zigun, nahiz eta hasieran guk ezer susmatu ez. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 85. orr.
Susmatu bai, baina zehatz jakin ez. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 66. orr.
Orduan, ordea, ez nintzen konturatu; susmatu bai, eta agian susmatu baino gehixeago ere bai. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 43. orr.
Ez dago zehazturik bilera hartan inork Pearl Harborkoa igarri-edo, susmatu-edo, egin ote zuen. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 129. orr.
Zerbait susmatu eta sendagilearen ateraino lagunduko ote zidan beldurrez, hantxe utzi nuen zakarki autobusa iritsi zenean. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 15. orr.
Inork besterik susma ez zezan, beste baten gorpua sartu zuten hilkutxan. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 281. orr.
Zaindariek, jokoan murgilduta, ez dute ezer susmatu, eta, ziegaz ziega, informazio bera zabaltzeko aukera izan duzu afaria banatzen hasi diren arte. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 44. orr.
Handik ikusi zuen hurbiltzen, burua uzkurtuta, sakela arakatzen giltzaren bila, deus ere susmatu gabe. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 213. orr.
Bere gain hartu zuen erantzukizuna, eta nire zerbitzari sexuala bihurtu zen, nik hasieran susmatu ere egin ez nuen moduan. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 169. orr.
Nik ezer susmatu ez, ordea. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 129. orr.
Inoiz susmatu ezingo nukeen arretaz ikasten nituen gertaturiko guztiak, horiek entzutean nire aurrean irekitzen ziren aukeren indarraren berri izan gabe. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 113. orr.
Bihotza lauhazka abiatu zitzaidan berriz: susmatu bezala, Volvo urdin luzea begi parean nuen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 350. orr.
Susmatu bezala, larru berdea desitsasten hasi zen, pegatina txar bat bailitzan. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 147. orr.
Bruma adarraren parrera iristean susmatu bezala gertatu zen: kea zeriola, su txarpil bat agertu zitzaigun. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 106. orr.
Baina perilaren beraren taxua, edo itzala behintzat, ezin nuen susmatu ere egin. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 234. orr.
-Ez dute zertan susmatu -erantzun zidan-. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 268. orr.
Orduan, ordea, ez nintzen konturatu; susmatu bai, eta agian susmatu baino gehixeago ere bai. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 43. orr.
Antonio ondoan izan zuen erditze guztian zehar, eta susmatu ezineko samurtasun batez jaso zuen jaioberria. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 99. orr.
Eta nik zerikusia zenuela susmatu nuen. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 81. orr.
Ez dakigu gauza ziurrik, baina susma daiteke iruzur horren egileak John Dee eta Edward Kelley izan zirela. beraren aitak Aspergerren sindromea zuela susmatzen du. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 50. orr.
Ezin, beraz, susmatu konboi hartan bere ama eta Nadia zeudela. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 286. orr.
Hala ere, susma zezakeen ikuskariari ematen zion interpretazioa ez zela zuzena. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 184. orr.
Ezin nuen inondik inora ere susmatu, noski, nirekin horrelaxe gertatuko zela, edo kasik. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 63. orr.
Ezagutzen nuen, gainera, bere mugitzeko modu hura, harantz eta honantz, eta zerbait aparteko gertatzen zitzaiola susmatu nuen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 138. orr.
Ederra zen, liraina, beltzarana [...] eta batere arrastorik ez maritxua zela susmatzeko, ezusteko galanta hartu nuen jakin nuenean. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 124. orr.
Niregana hurbildu, eta arropa usaintzen dit, zigarroak erretzen ibili naizela susmatu orduko egin ohi duen bezala. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 24. orr.
Ezin susma zezakeen arestian agerturiko iritziak hain ondorio berehalakoak ekarriko zituenik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 494. orr.
Zer dela-eta susmatu behar nuen nik, Elisabeth Piper izeneko neskatxa hura Hannaren alaba zenik. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 119. orr.
Eta susmatzekoa da garun-azaleko ukimen-aldeak (eta entzumenarenak) handituak direla itsuengan, eta ikusmen-kortexera heda daitezkeela eskuarki. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 147. orr.
Kargaren zati hutsal bat Pasaian utzi eta depositoa fuelolioz betetzeko helburuz sartu ziren badiara, bokalea igaro bezain pronto otsoaren eztarrian behera labaintzen zirela susmatu gabe. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 91. orr.
Azal horren atzean tristuraz hiltzen edo desiraz urtzen ari zen haragizko emakume bat zegokeenik susmatu gabe. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 70. orr.
Urrakoak eta arrailak susmatu zizkion. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 179. orr.
Nekez susma dezake zertan ari zaren pentsatzen, baina galdera zehatzak egiten dizkizu batzuetan, eta bi aldiz pentsatu behar izaten dituzu. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 229. orr.
Zakur zanpa alimale bat entzun zuten, entzun eta bertan, zakurraren hats bahitua gibelean susmatu. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 30. orr.
Santosek egoerari tentsioa kentzearren txantxa tonukeran ahoskatua zuen, baina semearen aurpegian ez zuen lasaiturik susmatu. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 62. orr.
Agian horren promesa susmatu du Gabinek han, ordena mental orohartzaile batena. «Kuskue tanden», 2004 - 135. orr.
Irribarrea susmatu nion kaputxaren azpian. «Kuskue tanden», 2004 - 234. orr.
Haizeak kontrara jo izanen zuen, ez bainuen kea susmatu. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 120. orr.
Eskapadatxootan, bakoitza bere aldetik irteten ginen ostatutik, etxekoandreak zer susma ere. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 285. orr.
susmatu bezala (12); susmatu gabe (11); zerbait susmatu (3)
susmatzekoa da (4)
aspaldi susmatzen (3); dela susmatzen (9); duela susmatzen (7); duela susmatzen du (3); susmatzen da (4); susmatzen du (15); susmatzen hasi (7); susmatzen hasia (5); susmatzen hasiak (3); susmatzen hasita (3); susmatzen nuen bezala (3); zer susmatzen (3)