Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Senar susmatia beti izango da halakoa: sekula ez da ziur egongo besarkatzen duen umea benetan berea denentz. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 116. orr.
Susmati izaten ikasi behar izan nuen; ezagumenaz ikasi ere. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 253. orr.
Lehenbiziko astelehen hartatik, herriko jendea begirada susmatiak botatzen hasi zitzaion. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 56. orr.
Beti bere buruarekin kontraesanean, batean konfiantza izatera gonbidatzen ditu gizonen gogo susmatiak, bestean konfiantza falta ereiten du bihotz guztietan Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 101. orr.
Gero eta arriskutsuagoa izango zen Sekretuen Ganbera irekitzea, eskola osoa erne eta susmati zebilela. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 198. orr.
-Hau nesken komuna da -esan zuen, Roni eta Harryri susmati begiratuz-. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 133. orr.
Imajina nezakeen zer izango zen klandestinitateko bizimodua, beti ihesi, arriskuan, susmati eta susmopean, bere helburuari jazartzen zaiola eta aldi berean bera ere jazartua. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 98. orr.