Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

susmarazi, susmaraz, susmarazten du ad susmatzera behartu.

Mikel Strogoffen konpartimentuan ezerk ere ez zuen susmarazten militar bat bazegoela haien artean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 67. orr.

Gertaera hain bat-batekoa izatea ez zen ongi lotzen erretinako konoak pixkanaka hondatzearekin, eta, aldiz, garunean kalte larriagoren bat izan zitekeela susmarazten zuen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 26. orr.

Bazen zantzurik, bestalde, susmarazten zuenik posible zela zelula horiek saio-hodietan beretan ere desberdintzea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 83. orr.

Horrek guztiak auzotarrak dagoeneko esaten hasiak direna susmarazten du.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 237. orr.

Arratseko zortzietan, zeruaren tankerak susmarazi bezala, iluntasun beltzak estali zuen eskualde guztia.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 399. orr.

Esateko zorian zenak ez zion don Ottaviori inondik inora susmarazi behar berak bazekiela gertaera hartaz zerbait.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 487. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus