Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Beraiek aukeratu behar dutelako nor den pianista gogaikarriaren hiltzailea, antzezleekin beraiekin birpasatuz hilketa jazo arte gertatutakoa eta, geroago, galdera zuzenak eginez pertsonaia bati edo besteari, haietariko bakoitzaren susmagarritasunaren arabera. Berria - Kultura 2004-11-13
Konspirazionistentzat susmagarritasun iturri agortezin dira aldizkariak, egunkariak, telebistak, irratiak eta komunikabideak oro. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 180. orr.
Orain susmagarritasun ezaren ageria eta etorkina ez zarelako ageria ere eskatzen dizkizute... Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 226. orr.
Zibismo ageriak, etorkinak ez zirelako frogak, Jacques Laborde eta Denis Vincent herritarren izenean ziren susmagarritasun eza agertzen zuten paperak. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 259. orr.