Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

susmagarri (orobat susmogarri g.er.) 1 izond susmoak eragiten dituena, susmaratzen duena. (pertsonez)

Baina nago gutun hori dela Chicagon gizon susmagarri hark eman ziona.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 185. orr.

Iritsi zenez geroztik, gauez ikusten omen zuten gizon susmagarriekin hara eta hona, hark denen buru egiten omen zuela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 335. orr.

Kapela beltzez estalitako jaun susmagarriak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 312. orr.

Duda-mudazko pertsona horien artean Jean Laffitte jauna zegoen, hiritar susmagarria gobernariaren begietarako.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 126. orr.

Fusilak eta metrailetak bidaiari susmagarriei begira jartzen ziren segituan, eta gazte gehienak ziren susmagarr.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 284. orr.

Itxuraz, bi aste lehenagoko erromes susmagarria Donapaleuko ospitalean agertu da berriz.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 47. orr.

Bost herrialdeetako Barne ministroek beharrezkotzat jo zuten Europako Batasunak terrorista susmagarriak kanporatzeko adostasunak lortzea.  Berria - Mundua   2004-10-19

Zertarako galdetu zer gertatzen ari zen bertan pilatutako judu, komunista eta homosexual susmagarriekin?  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 43. orr.

Atzerritar susmagarriak erregistro batean sartzeko.  Berria - Mundua   2004-07-20

-Bikote susmagarri bat, nire apartamentu parean, 20. ezkaratzean.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 178. orr.

2 (gauzez)

Herritar batek Ertzaintzari deitu zion, fardel susmagarri bat ikusi zuela esateko.  Berria - Euskal Herria   2006-03-01

Berriro desagertzen da irudia, eta zaratatxo susmagarri batzuk baizik ez dira entzuten bainugelan.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 131. orr.

Besterik ezean, brasildarra kontratatu zuen "era guztietako etxeko lanak" eskaintzen zituen agentzia susmagarri baten bitartez.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 33. orr.

Gizonak begirakune susmagarria josi zion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 104. orr.

Brankara herrestan joan eta marinel zaharrari erakutsi zizkion mugimendu susmagarri haiek.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 405. orr.

Aieru susmagarri batek hartzen zaitu, sormenaren ardura osoa zeurea bakarrik ez ote den pentsarazten dizuna.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 57. orr.

Hortik ondorio susmagarriak atera daitezkeela uste du Salhaketako kideak.  Berria - Harian   2005-09-16

Nafarroako Gobernuak zortzi kasu susmagarri detektatu ditu.  Berria - Gaiak   2006-02-21

Benetako arazoa gidarien itxura susmagarria da.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 154. orr.

Ondo zaindutako neska-mutilak biak, dotore jantziak, heldutasun susmagarrikoak eta denaren berri ondoegi zekitenak.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 58. orr.

-Agian Potter eta bere lagunak une desegokian eta leku desegokian aurkitu dira [...] baina baditugu xehetasun susmagarri batzuk hemen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 123. orr.

Eta zergatik orduan eta ez lehenago, hainbeste gauza susmagarri argitara atera zituenean?  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 242. orr.

Nolako urratsak egin dituen artzapezpikuaren katixima liburutik eta beste idazkietarik atera diren proposamen heretiko susmagarrien haztatzeko.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 176. orr.

Etxe hartan baino erru sentipen gutxiago izan zuen Egutxik orduan, benetan, hain era susmagarrian lokarrarazi zuten neskatxaren ondoan etzanda.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 81. orr.

Zer egiten zuen ni bezalako gazte batek bakarrik, eta horrelakoak jakin nahian hasi zitzaidan, oso modu susmagarrian.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 294. orr.

3 (adizlagun baten eskuinean)

Hori oso susmagarria iruditu zitzaidan.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 125. orr.

Madame Deluc-en aitorpen nolabait ere beranduko eta oso susmagarriak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 183. orr.

Gizon txit inmorala, txit susmagarria eta gizartearentzat txit lotsagarria.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 31. orr.

Angelaren aitaordearen anitz bezero ikusi nituen bertatik ateratzen, fardel nahiko susmagarriak garraiatuz.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 74. orr.

Desitxuraketaren kontzeptua bera aski susmagarria da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 269. orr.

Analista horrek maratz-maratz zerrendatu zituen emaitza hain nabarmenkiro susmagarri baina formalki aitzakiagabe haiek.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 209. orr.

Lehen figura horri bigarren bat gehituz, politikoki susmagarria..  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 78. orr.

Lekua siniestro samarra baino areago susmagarria da.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 21. orr.

4 (izan eta kideko aditzekin)

Susmagarria da erraztasun hori. Beti izan dira susmagarri, baina ez motiborik gabe.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 381. orr.

Gaztea berez da susmagarri...  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 124. orr.

Argitasuna ekarriko zutela ziruditen bizpahiru atxiloketa egin ziren arren, ezer ez zen atera susmagarri ziren petsonak inplika zitzakeenik.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 133. orr.

Horregatik dituk Ingalaterran susmagarri tropikotik itzulitako guztiak.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 92. orr.

Fisika ere gogoko zuen, baina susmagarri zitzaion xede baterantz zuzenduriko ekintza oro.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 84. orr.

Monarkietan arazo publikoak, gehienetan, susmagarri zaizkie merkatariei.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 12. orr.

Susmagarri zitzaidan Isasi jauna hain luzaroan gaixorik egon izana.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 140. orr.

St. Eustache bereziki susmagarri gertatu zen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 137. orr.

-Susmagarri samarra iruditu izan zait beti.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 96. orr.

Susmatzen jarraitu beharko du, eta lanean; besteak beste, susmoak berak ere susmagarri bihurtzeraino.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 9. orr.

5 (adizlagun gisa) ik susmagarriki.

Ez nuen ez susmagarri ez irringarri gelditu nahi.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 199. orr.

6 (izen gisa)

Susmagarrien zerrenda labur bat, izaki bakartiak gehienak.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 55. orr.

Okupazio militarraren lehenengo egun horietan milaka susmagarri fusilatu zituzten.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 93. orr.

Francok bisitatu behar zituen bazterretan bizi zen fitxatu edo susmagarri oro presondegira eramaten zuten. Gerora zortzi susmagarri atxilotu zituztela jakinarazi zuen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 278. orr.

Aldunditik azaldu dutenez, bi susmagarri ditu dagoeneko poliziak.  Berria - Kultura   2004-10-15

Irailaren 11ko bi susmagarri deportatzeko saioa.  Berria - Mundua   2004-07-14

Kontua duk hilketaren susmagarri bakarra nintzela, ez neukala Greta hil zuten momentuan non egon nintekeen argi zezakeen alibirik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 245. orr.

Susmagarri nagusia espetxetik atera eta gero, senarra alegia, hiltzailearen bila omen zabiltza.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 185. orr.

Susmagarri nagusia izatetik susmagarri bakarra izatera pasatu ninduan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 246. orr.

Susmagarri zerrenda bat ba omen du oraino!  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 90. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus