Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Andre Bretonek 1924an kaleratu zuen Manifestu Surrealistak eragin nabarmena izan zuen haietako askorengan. Berria - Kultura 2004-11-06
Robert Desnos poeta surrealista frantsesak lagundu zion Habanatik irteten. Berria - Kultura 2004-12-26
Lekuona, ezagutzen ez duenarentzat, Euskal Herriko lehenengo artista plastiko surrealista izan zen, koadro oniriko, argazki futurista eta collage harrigarrien egilea. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 51. orr.
Joan Miroren margo surrealistetan ageri diren forma biomorfo eta irrealetara daramate. Berria - Kultura 2004-11-16
Izan zitekeen Duchampen instalazio surrealista bat, baina ez, denda horretan ez da deus saltzen. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 16. orr.
Film mutu surrealista baten gidoia ere idatzi zuen 1926an. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 8. orr.
Carapace taldeak «atmosfera surrealista» sortzea du helburu, suzko jolasen bidez. Berria - Kultura 2004-07-07
Afaria munduko gauzarik surrealistena izan da: loro bat aske mahaian batetik bestera, amona bere azken ebakuntza kontatzen, [...]. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 40. orr.
Nahiko surrealista iruditzen zait Aita Joxe Mari lege antiterrorista pean dagoela entzun behar izatea. Berria - Harian 2005-02-12
Surrealista samarra egiten zitzaion Cesarri hura guztia. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 66. orr.
Orain lau urte, etorkizunean Osasunako presidentetzara aurkeztea ez zuela baztertzen esan zuen Santosek Iruñean eskainitako prentsaurreko surrealista samarrean. Berria - Kirola 2006-03-01
Irakurlea nekatzeko inolako asmorik gabe: kubismoa, dadaismoa, ez-figuratiboak, futuristak, onirikoak, suprematismoa, metafisikoak, surrealistak, neo-figurazioa, espresionismo abstraktua... dadaisten eta Frantziako surrealisten antzeko poemak. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 81. orr.
Surrealistek erreskatatu zutenetik, Lautréamonten poesia mugarritzat hartzen da literaturaren historian. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 157. orr.
Boltxebikeak eta faxistak pintura estiloak bezalakoak ziren Agustinentzat, futuristak eta surrealistak legez. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 66. orr.
Surrealista batek honela definituko zukeen egoera: "Ezinezko eta Errepresio herri txiki batean egokitu ziren". Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 93. orr.
egoera surrealista (3); surrealista samarra (5)