Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Atzean entzuten zituen txutxumutxuak laudoriozko surmurrak iruditzen zitzaizkion, eta pozez distiratzen zegoen errektoreak eta dekanoak aurki izan behar zuten lotsarekin. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 76. orr.
Noizetik noizerat gelditzen dira, hango edo hemengo asots, zarata edo surmurraren etorkia egiaztatzearren. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 17. orr.
Korridore extu eta ilun hartan pilatzen ginen jendetzari zerion surmur etengabea ere gogoratzen zait: emakumeen negarrak, besoetan urduri kulunkatzen zituzten haur gorrienarekin lehian, amonen otoitzen marmar jarraitua, agureen madarikazio lakarrak. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 10. orr.
-Zer egin du, bada? -galdetu zien ahoa ia zabaldu gabeko surmurrean. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 86. orr.