Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Estatu Batuetakoek ehiza Haitz Mendietan egiten dute, surfa Hawai uharteetan. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 148. orr.
Santa Monica hondartza eta bertako uhinak surf egiteko. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 92. orr.
Ez nekien surfa egin zitekeenik; hurrengoan ohola ekarriko dut. Berria - Kultura 2004-09-25
Euskal surfarentzat da saria. Berria - Kirola 2004-02-20
Argi geratu da surfaren alde lan handia egiten dugula. Berria - Kirola 2004-02-20
Itsasoan, berriz, surfean ari diren gazte ugari. Berria - Kultura 2006-04-23
Horrekin eraiki dute igerileku bat Donibane Lohizunen, Surfaren gunea Miarritzen eta abar. Berria - Euskal Herria 2004-01-09
Surf-ohol bana besapean, nire ondotik pasa dira horretan bi mutil gazte eder. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 34. orr.
Surf taula txiki bat dago marraztua orrialde guztien beheko bazterrean. «Bizia lo», 2003 - 36. orr.
Izugarri pozik gaude, oso harro, ASPk ematen dituen sariak surf munduko garrantzitsuenak baitira, kirol honetako oscarrak. Berria - Kirola 2004-02-20
Bigarren premia, aldiz, azpiegitura guztiak surf klubentzat eskuragarri egotea da. Berria - Kirola 2004-02-20
Labartzako aldapaburuan, Surf-Eskola txabola itsusiaren ondoan. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 117. orr.
-Bihar ezin dut, surf ikastaroaren azken eguna da, baina etzi bai. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 18. orr.
EHSF Euskal Herriko Surf Federazioa han izango da lehen aldiz. Berria - Kirola 2004-02-20
Bilbop aurreneko lanaren eragin esparrua zabalduz, jazz, rockabilly eta surf doinuak hartu dituzte aintzat. Berria - Kultura 2006-04-27
Mogambo filmeko pasarteak edo Wipe out surf kantu ezagunaren lelo ospetsua. Berria - Kultura 2004-06-24
Gitarra elektrikoek lortutako 60ko hamarkadako surf soinu kaskarin hura. Berria - Kultura 2006-04-27
surf eskola (3); surf federazioa (4); surf lerra (3); surf ohol (3); surf taula (3)
euskal surfa (3)