Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
_suprematismo iz Maleviltx sorturiko margolaritza higikundea, geometria-figura oinarrizkoen erabilera aldarrikatzen duena.
Hortik sortu ziren, halaber, muturreko hainbat mugimendu: kubofuturismoa, suprematismoa, konstruktibismoa eta beste. Berria - Kultura 2006-03-29
Kazimir Malevitx margolariaren (Ukraina, 1878-1935) aro guztietako lanak batzen dituen erakusketa zabaldu zuten atzo Bartzelonako La Pedrera aretoan: inpresionismotik hasi eta suprematismoraino, eta tartean fauvismoa. Berria - Kultura 2006-03-21
Irakurlea nekatzeko inolako asmorik gabe: kubismoa, dadaismoa, ez-figuratiboak, futuristak, onirikoak, suprematismoa, metafisikoak, surrealistak, neo-figurazioa, espresionismo abstraktua... Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 81. orr.