Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

_suposatu, suposa, suposatzen 1 du ad uste izan; pentsatu.

Neonezko argiaren eragina, suposatu nuen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 13. orr.

Ezin imajinatu dugu Madame Rogêtek ihesaldiaren berri bazekienik, baina ezin al dugu suposatu neskak bazuela asmo hori?  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 169. orr.

Suposatzen da, balioena dela eztabaida.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 82. orr.

Suposatu zuen Susana San Juan lo egongo zela; beti lo egon zedin opa zion berak.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 119. orr.

Bistakoa da, esaterako, gizartearekin ondo etortzeko asmoa suposatu beharra dagoela edozein portaera etikoren oinarrian.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 41. orr.

Suposatzen zen Londreserako abioia eguerdiko hamabi eta erdietan aterako zela; beraz, denbora ez zegoen soberan.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 146. orr.

Hala eta guztiz ere, ez da gizaki hauek euren depresioaren erakustaldia egiten zutenik suposatu behar.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 78. orr.

Horrelako egoera eta izaera intelektuala suposatu gabe ez dago Erdi Aroko filosofia ulertzerik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 69. orr.

-Alexekin -suposatu zuen Julenek.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 244. orr.

Agian -suposatu zuen Mirarik, arrain-ontziari begira-, Imanolen anaiak beste norbaiti emango zizkion, kanpoan dela zaintzeko.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 166. orr.

Ikuslea bera ari zela mugitzen suposatu zuen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 77. orr.

Ez da suposatu behar naturari buruz edo ekonomiari buruz bi diskurtso daudenik elkarri gainjarritakoak eta nahaspilatutakoak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 82. orr.

Lehen kasuan, baldintza postulatu egiten da (per thesin), bigarrenean, suposatu egiten da (per hypothesin).  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 226. orr.

2 berekin ekarri.

Horrek guztiak suposatzen zuen bankuek jarraituko zutela arazoak zituzten herrialdeetatik kredituen interesak jasotzen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 153. orr.

Eginbehar honek suposatzen du enuntziatuen arloa ez dela deskribatu behar beste inon [...] garatzen diren eragiketen edo prozesuen "itzulpen" gisara.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 141. orr.

Hizkuntzari buruzko gainerako azterketa guztiek suposatu egin dute enuntziatua, baina ez dute sekula argitu.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 129. orr.

Beste batzuek [...] Amerikaren kolonizazioak suposatu zuen ahalegin izugarria azpimarratzen dute, Espainia gizarte-eragilerik gabe utzi zuena.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 28. orr.

Williamsburg auzoan kafetxe eta jatetxe asko irekitzen ari direlako pozik daude denak, horrek beren alokairua 500 dolarretik 650era igotzea suposatu badu ere.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 126. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Espainiako historiaren batzuk arima espainolaren teoriak dira, teoria literario batzuk arima espainol suposatuaren itzulketak baino ez diren moduan.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 25. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aldatzea suposatuko (3)

suposatzekoa da (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus