Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Delitu berberaz akusatutako bi pertsonetatik, ukatzen duenari heriotza-zigorra ematen zaiola, eta aitortzen duenak saihestu egiten duela suplizioa. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 164. orr.
Jejenaren suplizioa plantarazi zioten, larruzko zintaz kaskaka jo, ukabil eta ostikoka zitzikatu. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 247. orr.
Rousseaurentzat “suplizioen maiztasuna beti ahuleziaren seinalea da, edo gobernamenduaren nagikeriaren marka". Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 114. orr.
Suplizioaren lekua muino bat zen, eta haren gailur berdean haga bat zegoen, lurrean barren-barrena sartua, eta haren inguruan egur sorta franko. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 144. orr.
Gogora bitez Japoniako pertsekuzioak: suplizio ankerren kontra oldartu ziren, zigor luzeen kontra baino gehiago. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 150. orr.
Harrigarria dirudi erregina hura [...] erresumako arazoetarako argitasun miresgarrarekin jaioa, oso denbora luzean errespetatuak izan ziren tasunez jantzia, bat-batean hain suplizio luze, lotsagarri, ankerren arriskupean jarri izanak, nazioan autoritatea sendotu gabea zuen errege batek. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 308. orr.
Hiriko ateetan, hilobien artean, larruz aldatzen ziren gizonen historiak kontatu zizkion, beltzek, siriarrek, tabernariek eta suplizio-gurutzeak zaintzen zituztèn soldaduek ahoz aho elkarri errepikatuak. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 65. orr.
Beste zein aitorpen egin lezake neskak lotsa naturalaren suplizio horretan? «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 157. orr.