Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

_supiztu, supitz, supizten 1 da ad gartu, piztu.

Kontzientzia supiztu zaio, bere misioa herri hori astindu eta iratzartzea eta askatzea dela.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 112. orr.

-Lo ez, larrua jo behar dut goizalde arte! -erantzun nion, supizturik.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 23. orr.

Oso supiztuta omen zebilen gure jendea. Eta nik gaur eszena horixe izan dut gogoan bainuontzian sartzean; hori eta atzo Sarari atzo ilea ukitu nionekoa, nire barrena supizteko aski izango direlakoan.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 58. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Begi supiztuak zituen; ezpainetan baina, minari eutsi nahian sortzen zen irribarre bortxatu bat saiatu zuen.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 110. orr.

Aurrean, oholtza txiki bat eta bertan musikariak Jacko, jacko my dead supiztua jotzen.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 140. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus