Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
supiztaile (orobat su-piztaile g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian supiztaile agertzen da) 1 iz sua pizten duen pertsona.
-Supiztailea harrapatu dute. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 169. orr.
Harengatik erakarri eta seduzitu supiztaile talderik. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 60. orr.
Supiztailea zen; "Egunkariek diotenez, gisa horretara ibiltzen dituk, inguruan kuskusean, sua ikusteko". Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 34. orr.
2 irud/hed
Nor da konspirazio honen su-piztailea? Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 206. orr.
Errezeta bera aplikatu zuen Arenas-ek, Madrilen euskara bera supiztaile baita. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 94. orr.