Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ikus dezagun orain, ongi baderitzozu, pertsona superstiziosoek hain sarri egiten dituzten sakrilegioetan ere ea gutiziak agintzen duen. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 109. orr.
Jokaera superstizioso eta gaitzesgarri haiek arbuiatu egiten zituzten. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1149. orr.
Ondorioz, beldur superstizioso batengatik, printzeei ez diete zor zaien obedientzia ematen, eta beldur dioten beldurraren menpe gelditzen dira. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 148. orr.
Zalantza superstizioso batek egiten zion ausiki kontzientzian. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 30. orr.
“Kasualitatea da gero, Cancuneko Melia hotelean tokatu zitzaigun zenbaki berbera!" Santi ez da batere superstiziosoa, baina dardarizo bat sentitu du hau pentsatzeaz batera. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 151. orr.
Superstiziosoa ez zenez, ez zuen uste hamahirugarren egunean zerbait txarrik gerta zekiokeenik. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 100. orr.