Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

_supernoba 1 iz erabateko eztanda baten ondorioz bat-batean argitasun gehitze nabarmen-nabarmena duen izarra.

Azken mende honetan astronomoek aurkikuntza ugari gehitu dituzte kosmosari buruzko ezagutzan: zulo beltzak, supernobak, pulsarrak, quasarrak, Eguzki Sistematik kanpoko planetak.  Berria - Gaiak   2004-11-28

Ustez zulo beltz bat aurkitu dute supernoba baten hondarretan.  Berria - Gaiak   2004-06-11

Lurra etengabe jotzen ari diren izpi kosmikoak duela mila urte eztanda eginiko supernoba batetik datozela frogatu zuten.  Berria - Gaiak   2004-12-28

Astronomoen esanetan, supernoba baten gamma izpiek ozono geruza suntsitu eta erradiazio ultramoreen eragina handitu egin zen.  Berria - Gaiak   2004-01-09

2 irud/hed

Gogora dezagun, oraindik urte asko ez direla, pop musikaren izartegiko supernobarik distiratsuena bihurtu zela Creaming My Jeans taldea.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 32. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus