Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
_superlatibo 1 izond/iz izenondoez eta kidekoez mintzatuz, nolakotasun baten maila gorena adierazten duena.
Adjetiboak, gehienetan, superlatiboak ziren. Berria - Kultura 2004-05-11
Indoeuropar superlatiboak bi atzizki zituen. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 211. orr.
Azkenari dagokionez, badirudi adjektibo gisa eta superlatiboan errazago onartzen dugula izen gisa baino. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 151. orr.
• 2 izond oso-oso handia edo mutur-muturrekoa.
Espartar eta osmaliarrekin erronka superlatiboa gizatiarra izan zen, besteekin fisikoa. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 414. orr.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)