Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Etorkizunean kokatuta zegoen, eta protagonista superheroi sobietar bat zen, "Superhombre" hura alegia. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 89. orr.
Izan zitekeen egia Terrence-k xarmarik ez edukitzea, baina super-heroi teknologiko bat zen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 288. orr.
Deborah Eisenbergek idatzitako ipuin luze eta guretzat ezinbesteko bat, Superheroien ilunabarra izenekoa. Berria - Mundua 2004-10-30
Zendu aurreko asteetan ere Flash superheroia marrazten aritu da Lampert, haren alabak adierazi duenez. Berria - Kultura 2004-11-16
Atzo bezala, Batzman eta Antxon superheroiak kalera aterako dira ere lan egongaiztasuna salatzera. Berria - Ekonomia 2004-10-24
Mutikoa bere mahaian eserita zegoen, plastikozko superheroi bat eskuetan. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 258. orr.