Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Paraxutisten kasta bat sortu zuan orduan, supergizonak, kolorez apainduak, nabala gerrian eta fusilak eskuetan karriken jaun eta jabe paseatzen zirenak. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 248. orr.
Gure presidentea ez da supergizon perfektua, baina kargu horretara zer edo zergatik heldu da eta, bizi dugun egoera sozio-politikoari gainbegiratuz gero, ezin esango dugu bere lana gaizki egin duenik. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 214. orr.
Horren guztiaren kontra proposatzen dena supergizona da, Nietzschek Zaratustraren kontraebanjelioan predikatua. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 272. orr.
Lurrarekiko leialtasuna izango da supergizonaren jaun-morala. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 272. orr.
Pedro Leandro Ipuche-k idatzi du supergizonen aitzindari zela Funes, "halako Zarathustra hezgabe bezain jatorra". Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 86. orr.