Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Super-errealismoak arduraz saihesten du kontakizuna eszena antolatuetan zatikatzeko konbentzioa; intuizioren bat ernatzen bada, emozioren bat sortzen bada, gertaera hori jaso egiten da, baina besterik gabe, beste edozein gertaera jasotzen den bezala. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 8. orr.
Super-errealismoko pertsonaiaren kontzientzia kontakizunean sartu ohi da: pertsonaiak isildu egiten dira, hausnarrean dihardute, zalantzak dituzte, baita obsesioak ere. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 8. orr.
Etsipena, halako onarpen adoregabetua, agertzen dira beti super-errealismoaren gai nagusien artean. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 8. orr.
Beste zenbait adituk diotenez, beste literatura joera zabalago batean kokatu behar da Raymond Carver, errealismoaren baitan, eta, zehatzago, super-errealismoan. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 8. orr.
Minimalismoa, super-errealismoa, errealismo zikina: sailkapenak, etiketak, idazle jakin baten nondik norakoak argitzeko nolabait ere baliagarriak izan daitezkeenak. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 8. orr.