Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Erran gabe doa bigarren etxe horretan ere ohea prest zegoela aspaldian, supazter eder bat lagun, dena gar eta pindar. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 128. orr.
Supazterra, laratza, hauspoa, tigre buru disekatua, telebista. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 297. orr.
Neguko gauetan, supazterrean, istorio beldurgarriak kontatzen zizkigun Iratiko oihaneko lamina, basajaun edo gizotsoez. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 96. orr.
Gizaseme handiki bat, supazterraren inguruan, mahai ongi hornitu baten aurrean jan eta edan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 17. orr.
Santu hauek, neguko supazterreko epeletan, tradizio handi eta sonatua izan dute. Etxeko su-pazterrean nahiago du goxatu. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 33. orr.
Azukre apur bat bada supazterreko apalean. zutik zegoen supazterraren aurrean. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 261. orr.
Supazter ondoko murruaren kontra zegoen jarlekuan. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 53. orr.
Esan gabe doa jaki gozoek, liburu ederrek bezalaxe, su ezin atseginagoa eskaintzen digutela, supazter txokoan sentiarazten gaituztela. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 107. orr.
Andreak mihi klaska bat egin zuen eta supazter xokoko aulki apalean jarri zen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 21. orr.
Sukaldera heldu eta supazter izkina batean, abarkak askatu eta sutondoan zeuden espartinak oinetan lasa-lasa sartu bitartean. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 338. orr.
Abarkak erantzi eta gero, supazter inguruan bero-bero zeuden espartinak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 39. orr.
supazter txokoan (3)