Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Izugarri handia zen suontzia, mende bat zuen, eta pertsona lodi eta nagiari onginahia bezala zerion beroa. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 24. orr.
Enborren beroa gorabeherarik gabe heltzen zaie suontzitik, eta kandelek sabaia argitzen dute. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 112. orr.
Hotzak egoten zen; horregatik agindu zuen beti piztuta egon zedila portzelana zurizko suontzi biribila. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 24. orr.
Batzuetan goizalde arte egoten ziren hizketan gela hartako ilunpean, suontzia hoztu eta Henrikek bere Bourgognearen azken tanta edaten zuen arte. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 67. orr.
Egur-ikatzezko sutontzi baten inguruan. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 98. orr.
Bazen petroliozko suontzirik gaua argiztatzen. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 96. orr.
Bakoitza zegokion maitale-gelarantz abiatzen zen, non egur-suontzi bat piztuta egoten baitzen. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 66. orr.
Ezkoargi sagaratuak bezalako zurbil ageri zen eta intsentsu-sutontzi gisako dirdai biguna zerien begiei. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 129. orr.