Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Fino-ugrioa, -beste hizkuntza batzuen artean, benetako finlandiera edo suomiera, mordvinera, laponiera eta abar hartzen dituena-, Iparreko Errusian eta Siberian hitz egiten den hizkuntza familia bat da. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 284. orr.
Suomiera batuaren sorrera eta gorabeherak. Berria - Kultura 2004-09-04
Suomiera ikasteko eskuliburu alemaniar baten aldamenean. nola itzul daiteke hori guztia euskaratik zuzenean danierara, edo suomierara, edo errusierara, edo frantsesera? Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 73. orr.
Garai hartakoa dugu Joanes Leizarragaren Itun Berria (1571), baita Europan latinetik zuzenean egin ez ziren Bibliaren lehengo itzulpenak ere (Se Wsi suomieraz (1548), etab.). Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 314. orr.