Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
suntsimendu 1 iz suntsipena.
Min hori, unibertso baten suntsimendu eta arbolaren karraska hori, [...]. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 12. orr.
Gernikaren suntsimendua bihotzean. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 195. orr.
2 (hitz elkartuetan)
Suntsimendu eremuetan egonak badaki zeinen garrantzizkoa den ez etsitzea, eguneroko apurrari eustea, biharamunerako ere zeregin klandestinoren bat asmatzea, iraun ahal izateko Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 165. orr.
3 auto-suntsimendu
Hitz tristeak dirudite, auto-suntsimendurako joera duen batek esanak, baina Txamorrok inolako oinazerik gabe egin zion aitormena albokoari. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 286. orr.