Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
suntsikortasun 1 iz suntsikorra denaren nolakotsuna.
Uste dut, suntsikortasunaz ari zarenean zertaz ari zaren badakidala, beteranoa naiz, eta karramarroen adiskide zaharra. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 67. orr.
Nahiz eta, gorago aipatu bezala, azentu-aldiko hizkuntzetan azentu gabeko bokalen suntsikortasunak joera honi kontra egin, irabazteraino askotan. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 139. orr.
2 suntsigarritasuna.
Bortizkeriaren teknikak eta baliabideak hainbestetaraino aldatu direla eta garatu, non ez baita helburu politikorik haien suntsikortasun ahalmenari doakionik, ez borroka armaturik haien erabilpena justifika dezakeenik. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 152. orr.