Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

suntsiketa (158 agerraldi, 28 liburu eta 76 artikulutan) 1 iz suntsitzea. ik suntsipen.

Suntsiketa, beraz, naturaren legeetariko bat da, sorkuntza bezala.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 183. orr.

Gizakion espiritu inkisidoreak eragin dituen suntsiketak, erreketak, txikizioak, hilketa eta salaketak, kartzela-aldiak, desterruak, pertsekuzioak, torturak...  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 87. orr.

Suntsiketek eta populazioen eta hondamendien joan-etorri eta gorabeherek eratzen dituzte historia horretako gertaera nagusiak.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 30. orr.

Gure Nafarroako erreinu zaharraren suntsiketa.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 25. orr.

Mundu guztian gerra eta suntsiketa nagusi ibili ziren sei urte haiek.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 227. orr.

Badakigu historia triste hori nola amaitu zen, Europa osoko judu eta ijito gutiengo guztien suntsiketa edo Shoah lotsagarriarekin.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 144. orr.

Zisjordanian egindako suntsiketen daturik ez zuen eman.  Berria - Mundua   2004-10-19

Condor legioak Gernika bonbardatu zuelarik, Frantziako Havas prentsa agentzia izan zen suntsiketaren inguruko gezurra Europan barrena zabaldu zuena.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 106. orr.

Plazako monumentuaren suntsiketaz geroztik maiz izaten ziren polizia kontrolak Obabako inguruetan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 284. orr.

Erriberako industriaren egoera kaskarra eta lan postuen suntsiketa salatu nahi ditugu.  Berria - Ekonomia   2004-10-26

Eskola merkantzia gisa erabiltzen duen politika bideratzen da, zerbitzu publikoaren suntsiketa dakarrena.  Berria - Euskal Herria   2004-02-12

Gerra eta Palestinako ekonomiaren suntsiketa.  Berria - Mundua   2006-05-10

Azido urikoaren oxidazio bidezko suntsiketa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 238. orr.

Eta zer da gerra, suntsiketaren zientzia baino?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 260. orr.

Jakin ezazu gerlak ezjakinek hasten eta eramaten dituztela itsu, alde biren suntsiketaraino.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 142. orr.

Produkzioaren gizartean bizi garela uste dugun arren, suntsiketaren gizartean bizi gara.  Berria - Euskal Herria   2004-11-26

Ahanztura eta suntsiketa, zentzu batean, remanentzia horren zero maila dira.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 143. orr.

Eredu baten suntsiketak ereduaren beraren eskema bera du oinarrian: nekez onartzen du horrek ere ironia.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 152. orr.

2 (izenondoekin)

Preso politikoen eta beren senideen eta lagunen suntsiketa fisiko eta morala.  Berria - Euskal Herria   2004-02-28

Nun dira suntsiketa handiko arma izigarri eta famatuak?  Herria   2003-07-10

Tradizioari egiten zaion deiak nostalgia-ekintza bat izateari uko eginik, urrutiramendu ironiko edo suntsiketa sistematiko bihurtzen da.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 169. orr.

Sukaldaritza industrialean zabor gehiegi sorrarazten dugunez, bi arazo nagusi agertzen dira: produktuaren alferrikako galera eta zaborren suntsiketa gaitza.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 48. orr.

Suntsiketa erabatekoa sortu zuen arroz soroetan.  Berria - Mundua   2004-08-14

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kontzentrazio eta suntsiketa barrutietan sartzen zutenari jantziak, argazkiak eta gauza pertsonalak kendu eta presoen jantzia ematen zieten, izena kendu eta zenbaki bat ezarri.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 70. orr.

Israelek palestinarren kontra egunero egiten dituen krimen, hilketa eta suntsiketa kanpainen erantzun naturalak dira erasoak.  Berria - Mundua   2004-09-01

Palestinarren etxebizitzen suntsiketa operazioa.  Berria - Mundua   2004-05-18

ETAk bere suntsiketa estrategiarekin aurrera jarraitzen du.  Berria - Euskal Herria   2004-10-23

Izan ere, guda eta suntsiketa egoera etengabean sortu gintuen naturaren eskuak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 151. orr.

Onartu beharrean gaude ezinezkoa zaigula naturaren langintzak deuseztatzea, argi baitago suntsiketa lanean saiatzen garenean formak aldatzea besterik ez dugula lortzen.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 258. orr.

Genoako kasua suntsiketa akusazioan oinarrituta dago.  Berria - Mundua   2004-12-03

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Unionistak uzkur agertu eta kexa azaldu zuten ez zelako arma suntsiketaren argazkirik egon.  Berria - Harian   2005-09-27

Etxe suntsiketak zehazki ez baditu gaitzesten ere, ebazpenak «kezka handiak» azaltzen ditu «aterperik gabe geratzen diren palestinarren giza-egoeraz».  Berria - Mundua   2004-05-21

Eskaintza onartzeak balio suntsiketa «masiboa» ekarriko duela iragarri zuen.  Berria - Ekonomia   2006-01-31

5 auto-suntsiketa

Begira diezadatela gustu txarreko pieza bati bezala, norbere psikeak baditu-eta auto-suntsiketari aurrea hartzeko mekanismoak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 187. orr.

Izpirituaren labakian auto-suntsiketarako suterik ez zitzaion pizten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 145. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus