Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Uhartea uraren gainean dago, itsasontzi bat bezala; brontzezko horma suntsiezin bat dauka inguruan. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 61. orr.
Oroimenaren eta idazkuntzaren bidez lortu ezin dudan errealitate ezegonkor baten froga material eta suntsiezinak. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 28. orr.
Kamiseta hori suntsiezina ote den pentsatzen hasia da Pantxo. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 60. orr.
Erregaitz, suntsiezin sentitzen gara denok, dena jasateko gai, zirimolari gure gorputz akituak eramaten uzten. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 12. orr.
Castrok eta Guevarak ia hilezkorrak izan behar zuten, suntsiezinak. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 258. orr.
Nire doktrinan, gizonarengan betiko eta suntsiezina dena [...] ez da arima, baizik eta nahimena. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 87. orr.
Estigia aintzirako urek Akilesen gorputzean eragin zutena eragiten du pentsamentuan: zaurtezina eta suntsiezina bilakatzen du. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 29. orr.
Bere umoreez hustu da, baina kitinazko oskolak luzaro dirau, ia suntsiezin. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 303. orr.
Izan beti konfiantza Jaunarengan, Jauna suntsiezineko harkaitza da eta. Elizen arteko biblia Is 26,4
Zazpi mila barril fuel eta suntsiezineko hiru mila bakteria mota desberdin atxikitzen zituzten harkaitzetan. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 129. orr.