Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

suntsidura 1 iz suntsiketa.

Zerez osatuta daude bizitzara datozen izakiak?, beren hiru osagaiak ez al dira aurrez beste gorputz batzuen suntsiduratik sortuak?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 257. orr.

Ez dute petatxuek etxea suntsiduratik gerizatuko.  Herria   2003-03-10

Gizakien jazarpenaz gain, ibaietako kutsadura eta beren ekosistemen suntsidura nozitu dituzte.  Berria - Gaiak   2004-12-05

Harrobira suntsidurak eragiten dituen aldaketak dokumentatzeko asmoarekin jo zuen.  Berria - Kultura   2006-02-08

Albuinok Rosamundarengatik sentitzen zuen desira asegabeak gepidiarren suntsidura eragin baldin bazuen [...].  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 166. orr.

Gero, unibertsoa zabaldu eta hoztu ahala, makalago bilakatuko zen sorkuntza suntsidura baino.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 32. orr.

Horman gernika biak, arboladun tenplua eta kriseiluak argituriko suntsidura.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 84. orr.

Frantses burgesiaren seme-alaben izpirituak suntsiduraz ahultzeari ekiten zion.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 32. orr.

Schumpeter-en hitzetan "suntsidura sortzailea" esaten zaio horri.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 108. orr.

2 barne suntsidura

Gero, uztailaren 25arekin, faxismoaren barne-suntsidura etorri zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 175. orr.

Eragina handiagoa eta etsaien barne-suntsidura areagokoa izango baitzen hala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 195. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus