Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Musulman sunita moderatua da Gazi al Jauar. Berria - Mundua 2004-06-02
Kurdoak Turkia, Irak, Iran eta Syria haindiko Kurdistan herriko jendeak dira: [...] musulmano sunitak dira. Herria 2003-03-27
Muturreko talde islamista batzuen aska den ideologia sunita uahabia Saudi Arabian sortua da. Berria - Mundua 2004-04-22
Al Sageerrek buruzagi erlijioso sunitei leporatu die gertatutakoa. Berria - Mundua 2006-04-08
Populazioaren %20 osatzen duten arren, biztanle sunitek Irakeko gainerako komunitateetako bizilagunek baino presentzia handiagoa izan dute duela gutxi arte, Baath alderdia boterean egon den arte, hain zuzen ere. Berria - Harian 2005-04-30
Testuari sostengua eman dion alderdi sunita bakarreko 100 kidek dimisioa eman dute. Berria - Harian 2005-10-15
Erresistentziako talde sunitekin harremanetan dagoela esan dute AEBek. Berria - Mundua 2006-04-08
Erresistentzia sunita nahiko indartsua den Ramadi hirian, halaber, borrokak gertatu ziren soldadu estatubatuarren eta erresistentzia irakiarraren artean. Berria - Mundua 2004-11-12
Al Jaafariren hitzetan keinu positiboak ikusi dituztela adierazi zuten buruzagi sunitek. Berria - Harian 2006-02-26
Ekintzaile sunitek eta xiitek elkarri sostengua erakutsi diote azken asteotan. Berria - Mundua 2004-04-08
'Jalal Talabani presidenteak berak onartu du asteburuan gerrillari sunitek 50 xiïta bahitu zituztela, tartean emakume eta haur ugari. Pako Aristi «Note book», 2005 - 77. orr.
Al Anbar eskualde sunitako hainbat zonaldetako herritarrek ezin izango dute bozkatu. Berria - Harian 2005-12-15
Mezkita sunita asko erre dituztela xiitek eginiko protestetan. Berria - Harian 2006-03-16
Hiru adar nagusi ditu Islamak: sunitak, xiitak eta sufismoaren jarraitzaleak. Berria - Euskal Herria 2004-07-07
Antagonikoak izan diren xiitek eta sunitek bat egin dute okupazio indarrei aurre egiteko erresistentzian. Berria - Mundua 2004-04-08
Harez Al Darri suniten idazkari nagusiak «okupazio tropen eskutik Falujan gertatzen ari den genozidioaren arduraduna» Alaui dela iritzi zion. Berria - Mundua 2004-11-10
Batasun nazionaleko kabinetea osatu eta erresistentzia ahuldu nahi du Bagdadek, suniten laguntzaz. Berria - Harian 2005-04-30
Sunitek gutxienez zazpi ministerio eta lehen ministrorde bat eskatu dituzte. Berria - Harian 2005-04-30
Suniten portzentaia handi batek urtarrileko bozetan parte hartu ez izanak «ordezkaritza arazoa» sortu du, diplomatikoaren esanetan. Berria - Harian 2005-04-30
Saddam Husseinen agintaldeari sostengua eman zioten sunitek, aldiz, uko egin diote okupazio indarrek deitutako bozetan parte hartzeari. Berria - Mundua 2004-02-13
Krisia piztu zen kurduen eta suniten aliantzek orain arte jardunean zen Ibrahim al Jaafari xiitak lehen ministro karguan jarraitzeari arbuioa azaldu zutelarik. Berria - Mundua 2006-04-23
Al Jaafari gobernuburu karguan egoteari uko egiten diote kurduek, sunitek eta xiita laikoek. Berria - Mundua 2006-04-07
alderdi sunita (12); alderdi sunita nagusia (3); buruzagi erlijioso sunita (6); buruzagi sunita (7); erresistentzia sunita (4); hiri sunita (5); komunitate sunita (3); meskita sunita (3); mezkita sunita (7); musulman sunita (6)
sunita bat hil (3); sunita eta kurduak (3); sunita eta xiita (4); sunita eta xiitek (3); sunita eta xiiten (8); triangelu sunita (12); xiita eta sunita (5)
alderdi sunitak (3); buruzagi sunitak (3); erresistentzia sunitak (5); irakiar sunitak (4); mezkita sunitak (4); musulman sunitak (7); musulman sunitak gehiengoan (3); sunitak biltzen (3); sunitak eta xiitak (7); sunitak gehiengoan diren (4); xiitak eta sunitak (3)
hiri sunitan (4); triangelu sunitan (5)
erresistentzia sunitaren (8); hiri sunitaren (3)
erresistentzia sunitari (4); mezkita sunitari eraso (3)
musulman sunitei (3)
alderdi sunitek (4); buruzagi sunitek (11); erlijioburu sunitek (3); musulman sunitek (3); sunitek eta xiita (7)
erlijioburu suniten (7); erlijioso suniten (3); gerrillari suniten (4); mezkita suniten (3); musulman suniten (5); suniten arteko borroketan (3); suniten aurkako (5); suniten buruzagi (3); suniten eta xiiten (8); suniten kontrako (3); xiiten eta suniten (23)