Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Usain sarkorra zerion, sunda gazi-gozo halako bat. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 212. orr.
Atea itxi eta halako sunda bat barreiatu zen etxe guztian, kamamila urarena, edo esne gatzatuarena. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 55. orr.
Bat-batean Fionnek munstroari zerion sunda zorabiagarria nabaritu zuen berriro. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 111. orr.
Atea itxi eta halako sunda bat barreiatu zen etxe guztian, kamamila urarena, edo esne gatzatuarena. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 55. orr.
Sukalde argitsu batera heldu ginen, non aza egosiaren sunda etxekoia sudurreratu baitzitzaidan. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 143. orr.
Hildakoaren arima ez baina ustel sunda kontserbatzeko eginda baleude bezala. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 192. orr.
Korridorea izugarri luzea zen eta haren egurats hotz eta geldoan milaka pipa zaharren sundak dilindan zirauen, fosildurik. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 94. orr.
Teilatu beltzak erre-sunda dakar. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 17. orr.
Gaztaroan kortatik gora zetorkigun simaur-sunda bera eta abereen marruak aditzen hasia nintzela iruditu zitzaidan. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 44. orr.
Lisa mutilaren atzetik joan zen, hegazti sunda bortitz hark nazka ematen ziola esaka. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 275. orr.
Urrin iraunkorra zen, larruazalari zeta finaren antzera itsasten zitzaiona, arrain sunda bat, bular oparoetatik, beso ederretatik, gerrialde malgutik hedatu eta haren emakume lurrunari usain zakar bat nahasten ziona. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 203. orr.
Gantz sunda zerion, haragi onaren urrin geza. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 210. orr.
Zurrustak zolako lauzak harramazkatzen zituen zakar, hango odol sunda eta herdoila kendu ezinik, ordea. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 253. orr.
Kirats arina artean, hezetasun sunda gozoa bezain higuingarria, lur arrasean arrastaka zebilena. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 191. orr.
Komunikabide erraldoien hizkera monolitikoari, sarri, gezur sunda sumatzen diogu. Berria - Euskal Herria 2004-02-20