Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gizon suminkorra da, eta gaitzitu egiten da berari buruz begirunerik gabe hitz egiten badute. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 357. orr.
Hanna oso sentibera zen, suminkorra oso, tenperamentu antzemanezin horietako bat; Joachimek zioen bezala: maniako-depresiboa. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 67. orr.
Bazekien Katxok gorroto ziola eta, [...] garai bateko ezinikusien mendekua har zezakeela gizon txiki, bortxazale eta suminkor hark. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 154. orr.
Gizen suminkor bat zen lehendakariordea, eta haserre koipetsuzko zepez trabatzen zitzaion ahotsa. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 106. orr.
Agintzea gustatzen zaiona, suminkorra, bortitza, gauza orotan neurrigabea, munduan beste inor ez bezalako irudimen sukartsu eta inmoralekoa, horrelakoa naiz ni bi hitzetan. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 56. orr.
Gizon suminkorrak liskarra piztu, eroapen handikoak haserreak baretu. Elizen arteko biblia EsZ 15,18
Suminkorra da aldartez, eta gogor egingo dio eraso ahulagoari. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 239. orr.
Odolberoak liskarra sortarazten, suminkorrak bekatuak ugaltzen. Elizen arteko biblia EsZ 29,22
Gaur gauean bai zaudela suminkor! Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 521. orr.
Errotaria, suminkor, sendagileen kontra irainak botatzen hasi zen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 207. orr.
Soinburuak altxatu suminkor eta bere autoan sartzen da. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 56. orr.
Mesfidantza handiarekin ateratzen dira kalera, eta haserreago egon ohi dira, esaterako, suminkorrago, baita ingurukoekin ere. Berria - Harian 2005-08-18
Hotz antzean zegoen, oso suminkor, gogoetatsu. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 103. orr.
Argala eta zurbila zen, aurpegi txarrekoa, begiak suminkorrak zeuzkan eta sudur azpian estu ebakitako bibote zuzena zerabilen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 80. orr.
Arrabita harturik, Sankerrek luzatzen zizkion begirakune suminkorrak saihestuz, poeta afinatzen hasi zen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 21. orr.
Antzinako ohitura bat, Farinaccio-k atsegin suminkorrez iradokitzen duen oinaze bat. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 23. orr.