Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
suminki 1 adlag suminez, haserre bizian. ik sumin 6.
Hain egiten dute gogor, hain suminki non portugaldarrek kolokan ikusten baitute beren burua. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 408. orr.
Suminki maite zuen Jainkoaren Ama, eta horrek onbera bilakarazten zuen zapataria berarenganako. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 82. orr.
2 irud/hed
Inoiz gertatzen baita zerutik itsasora zutabea bezalakoa jaistea, zeinaren inguruan haizearen putzek astinduriko urek suminki dirakiten, [...]. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 417. orr.