Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Elkarrizketa sumingarri eta estreinako hau goizeko zazpietan gertatzen da. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 218. orr.
Gaztaroan aitaren merkatari-etxean inguruan izan zuen erlijio-itxurako guztitik hondar higuingarri, garratz eta sumingarri bat besterik ez zitzaion gelditu. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 80. orr.
Lege hori sumingarria zen bi eratara: ez zituen inolaz ere aintzakotzat hartzen ez naturak espirituari eman dion heldutasun-denbora, ez gorputzari eman diona. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 157. orr.
Gogoeta horiek, lehenago haserrea eta sumina sortuko zioketenak, ez zitzaizkion sumingarri gertatzen orain. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 297. orr.
Gaitza Jaungoikoarentzat desegoki eta kaltegarri izan zela esaten badugu, hala uste baitute batzuek, barregarri egingo zaio ezein jakintsuri eta sumingarri ezein ezjakini. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 81. orr.