Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

sumindura 1 iz sumina, haserre bizia.

Odolak surik gabe irakiten baitu, sumindurak gaina hartu zidan.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 118. orr.

Gülbaharren bihotzean, maitasuna zena sumindura eta amorru bihurtzen ari zen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 129. orr.

Sumindura distentsio bihurtzeko, inkomunikaziotik elkarrizketara igarotzeko.  Berria - Euskal Herria   2006-01-21

Sumindurak, oldarraldiek, korromioak eta mesfidantzak ez zioten onik ematen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 229. orr.

Nahigabea eta sumindura gailendu zitzaizkiolarik, mehatxu egin zion: [...]. gezurraren eta ele gaiztoen bidez hainbesteko gatazka eta sumindura sortzeagatik.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 108. orr.

Argi zegoen neska hordagoka ari zela, azken egunetako adar-jotzeek utzitako sumindura berdindu nahirik-edo.     «Bizia lo», 2003 - 136. orr.

Gobernuak sumindura eragin du.  Berria - Euskal Herria   2004-03-14

Hi bezalako astapikuek sumindura besterik ez ditek eragiten.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 86. orr.

-Hori guztia ere bai, nahi baduk -sumindura ezkutatu gabe-.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 69. orr.

Haren sumindura Florentengana itzuli zen, hura baitzen denaren kausa.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 388. orr.

Emazteak, sumindurak ahotsa dardaran jarria, isekari galdegin zuen: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 107. orr.

Ez sumindurari utzi gure amodioa porrokatzen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 252. orr.

2 (izenondoekin)

Herritarren artean sumindura handia eragiten du gai horrek, telefonoek hogei hizkuntza hautatzeko aukera ematen dutelako, eta euskara ez.  Berria - Harian   2006-04-07

Presidenteak, ikusitakoa sinetsi ezinez eta sumindura sakonez erantzun zuen.  Berria - Mundua   2004-05-12

Sumindura amorratuak, sesioak eta haragizko grina bridagabeak.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 6. orr.

Giselari nire sumindura eta haserre erabatekoa erakusteagatik.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 101. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Sumindura sentimendua da belaunaldiaren giltzarri.  Berria - Kultura   2006-01-10

Gertaera hauek ezin dira egun bizi ditugun sumindura eta kriminalizazio girotik bereizi.  Berria - Euskal Herria   2004-03-14

Lagungiro on itxurako aldarteak eta halaber itxura baino ez ziren sumindura eztandak txandakatzen zituen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 179. orr.

Higitu da, atzera jiratu, txundidura eta sumindura aurpegiz.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 95. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sumindura eragin (4)

sumindurak gaina hartu (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus