Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

sumin 1 iz haserre bizia.

Orduak pasatu ahala, harridura sumin, indignazio bihurtu zen.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 21. orr.

Sumina ankerra da, haserrea suntsigarria; baina nork aurre egin jelosiari?  Elizen arteko biblia   EsZ 27,4

Berehalaxe isuriko dut neure sumina zuen aurka, eta haserrea hustuko.  Elizen arteko biblia   Ez 7,8

Ezkutuko opariak sumina baretzen du, isilkako erregaloak haserrerik biziena.  Elizen arteko biblia   EsZ 21,14

Gogor eutsi dio suminari, eten gabe gorrotoari.  Elizen arteko biblia   Am 1,11

Samina eta sumina.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 138. orr.

Bertan isildu zen, Fionnek besotik heldu eta suminezko begirada bat bota zionean.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 76. orr.

Esan ziguten gure jasangogortasun burlati hura ez zela aski; sumin bihurtu behar zela, eta sumin hori iraultza organiko eta xuxen baten ildora ekarri.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 174. orr.

Neure sumin guztia hustuko dut zure gain.  Elizen arteko biblia   Ez 16,42

Egunkariaren kontrako operazioak ez ohizko sumin eta erantzuna sortarazi zuen euskal gizartean.  Berria - Euskal Herria   2004-12-05

Areagotu egin zitzaion sumina.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 509. orr.

Orain sumina baretu zaidalarik, ez dut irrigarrikeria baizik ikusten zure ikaslearen jokabidean.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 318. orr.

Suminak gainez egin zidan.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 36. orr.

Suminak hartu zuen orduan [...] suzko hitzak jaurti zituen gaizkile atzerakoi ezezagunen aurka.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 284. orr.

Suminak menperatu zuen une batez.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 166. orr.

Musu horiek direla-eta emakumea bertigoak jotzen du, eta oihuka hasten da, gizonak, suminak eta pasioak jota, alde guztietatik estu heltzen diolako.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 139. orr.

Gogoeta horiek, lehenago haserrea eta sumina sortuko zioketenak, ez zitzaizkion sumingarri gertatzen orain.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 297. orr.

On Camillo aldare nagusiko Kristorengana joan zen bere sumina askatzera.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 98. orr.

Fionnek ezpata airean gelditu zuen [...] tentsio betean, aitari obeditu ala sumina kolpez batez askatu, zer egin ez zekiela.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 25. orr.

Gauza itsusia, suminaren menpe erortzea, senideok.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 252. orr.

Anaiaren suminetik ihesi zebilen zintzoa bide erosotik gidatu zuen jakinduriak.  Elizen arteko biblia   Jkd 10,10

Bada, neuk ere suminez jokatuko dut; ez diet errukirik izango, ez eta barkatuko ere.  Elizen arteko biblia   Ez 8,18

-Iruzurra- oihukatu zuen Jonathanek, suminez, gorbataren korapiloa lasaiturik.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 150. orr.

2 (izenondoekin)

Soldaduen furfuria eta sumin eroa nolakoa izan zen azaltzerik ez dago.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 405. orr.

Urte txarrak iragan dira: sumin eta amorru handiko urteak.  Berria - Ekonomia   2004-06-20

Aita [...] sumin beldurgarriak hartzen zuen menean Albertok etxera nota txarrak eramaten zituenean.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 84. orr.

Nork salbatuko naik haren sumin basatik?     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 501. orr.

Aita oroahaltsuak, ostera, sumin biziak jota, Faetonta bihoztuna bat-bateko oinaztu kolpe batez zaldietatik eraitsi zuen.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 331. orr.

Sumin ikaragarri batez gogortua aurpegia, mehatxuka ari zen Ruche jauna.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 446. orr.

Bere sumin gupidagabea erabiliko du ezpata zorroztzat.  Elizen arteko biblia   Jkd 5,20

Horra hor Jaunaren eguna, gupidagabeko eguna, haserrez eta sumin goriz gainezka.  Elizen arteko biblia   Is 13,9

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Begiak sumin distiraz piztu zitzaizkion, mantuaren azpian ondo babestuta zeraman erbinudea laztantzen zuen bitartean. Ez nintzen Brentez oroitu gehiago Sheilaren etxe ondoan autoa gelditu nuen arte, eta orduan lehengo sumin punttu berak hartu ninduen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 171. orr.

Ez urreak, ez zilarrak, ez ditu libratuko Jaunaren sumin-egunean. Jainkoaren sumin-ardoa edan beharko du, haren zigor-kopan nahasgabe garbi prestatua dagoena.  Elizen arteko biblia   Ez 7,19

Amorru biziz zapaldu ditut herriak, neure sumin-edariz mozkortu eta haien odola lurrean isuri.  Elizen arteko biblia   Is 63,6

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ruche jaunak ez zuen erantzun; miretsita zeukan bikien nerabe-suminak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 41. orr.

Obeditu Jaunari, zeuen Jainkoari, eta berak aldenduko du zuengandik bere haserre-sumina.  Elizen arteko biblia   2 Kro 30,8

Ezti ezazu zeure haserre-sumin hori, egizu atzera herriari halako kaltea egitetik.  Elizen arteko biblia   Ir 32,12

Gogor mendekatuko naiz beraien kontra, zigor-sumina jasanaraziko diet.  Elizen arteko biblia   Ez 25,17

5 (izenondo gisa)

Begien bistakoa zen [...] ausarkeria sumin haren atzean ahulezia eta beldurra ezkutatzen zituela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 388. orr.

Lasai egoten zen errepublikarren, CIAren eta Rudolph Giuliani-ren aurkako erretolika suminei ekiten nienean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 324. orr.

Atzerago, Branek, gero eta nekatuago, ozta-ozta galarazten zituen Basurderen eraso suminak.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 112. orr.

Grina sumin sobera zuela eta ezin zielako eutsi.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 88. orr.

Zalantzabiderik gabea dirudi izar gartsu eta sumin bat agertu zela teilatuaren hirukian gaindi, izpi kedartsu, bihurri, gaizki korapilatuz egina.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 127. orr.

Orduan katearen dardaraldi suminak entzun nituen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 124. orr.

Idazkia ironikoa zen, sumina eta mingotsa, eta, ondorioz, asko izan ziren elkartera iritsitako mezuak.  Berria - Harian   2005-11-05

6 (adizlagun gisa) ik suminki.

Lehendakariak betaurrekoen gainetik arakatu zuen, zorrotz eta sumin.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 105. orr.

7 oinaze edo nahigabe bizia.

Lizar handiaren azpian ginen, hogei urte gazteago eta bihotza bete sumin eta etsipen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 52. orr.

Neure buruarekin haserre baino triste, hildakoaren aurpegia osatzen hasten naiz, astiro, sumin abaildu batez: ile urdindua, begipeko poltsak, tabakoak zikindutako hortzak...  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 51. orr.

Suminak etsita, zizpuru egin zuen aitak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 97. orr.

8 (hitz elkartuetan)

Bukatu nuenean, sumin-arnasaldi bat atera zitzaion.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 143. orr.

9 suminaren suminez

Suminaren suminez eta amorruz mintzo naiz beste nazioek egin dizueten laidoarengatik.  Elizen arteko biblia   Ez 36,6

Belaskoren begiek dir-dir egin zuten suminaren suminez.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 90. orr.

Hona iritsi, eta don Ottavio ikusi nuenean, suminaren suminez hauxe bota nion: "Ruche jaunak jakitean bahitu egin nauzula, ikusiko duzu zer gertatuko zaizun!".     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 459. orr.

Suminaren suminez dardarka.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 154. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus