Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Botaaldia laster duen du sumendi baten ximinian gaude. Berria - Harian 2005-03-24
Sumendi baten erupzioak kezka eragin du Islandian. Berria - Gaiak 2004-11-04
Marteko sumendi guztien artean, lau izan ziren itzaltzen azkenak: Olympus, Arsia, Pavonis eta Ascraeus. Berria - Gaiak 2004-08-06
Gutako inork ez zuen sekula pentsatu Snowdon mendia sumendi bat izan zitekeenik: gailurraren tankerak, ordea, gutxienez berrehun oin sakon zen arro biribil harekin, eman zezakeen noski bidea hala zela burura zekigun. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 139. orr.
Urpeko sumendi bat aurkitu dute Antartika iparraldean. Berria - Gaiak 2004-05-23
Sodoma eta Gomorra sumendi zahar batzuen ahoan eraikita zeuden, eta Vesubioko labak irentsi zituen Italiako beste hiri haiek bezalatsu desegin ziren. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 182. orr.
Saba irla, horra hor izena, aspaldiko sumendi baretu baten gaina da, Kariben galdua legez dagoena. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 160. orr.
Brunok begiak itxi zituen, eta desira borboka sentitu zuen bere baitan, sumendi bateko laba nola. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 38. orr.
Karibeko erritmo guztiak odolean balitu bezala ari zen dantzan, sumendi baten gisara lehertuko balitzaizkio bezala. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 171. orr.
Popocatepel Mexikoko sumendi baten izena da, eta nire haur denboran sumendi bat bezain sutsua nintzelako [...] gure ama zenak Popo deitzen zidan. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 78. orr.
Pipa sumendi gorri txiki bat zen, zupada bakoitzean txinpart indargeak sortzen zituena. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 266. orr.
Supituki, sumendi bat lehertu zen soldaduaren praketako oihal zakarraren azpian. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 14. orr.
Hala adierazten zuen gutunen tonu gero eta aztoratuagoak, zure sumendi horri amataturik eusteak gero eta lan handiagoak emango balizkizu bezala. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 32. orr.
Arropa erantzi nion, eta ahoa sumendi hartara gerturatu nuenean, Iratik harriduraz bagiratu zidan. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 51. orr.
Beste itsasarte hau, uhartearen hegosartaldean, lakuaren modukoa izanen da, beste sumendi krater baten ondorioa. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 247. orr.
Emazteak atzetik jarraitu zion begiradarekin eta sumendi-erupzio tankerako bat pizten zitzaiola sumatu zuen bere baitan. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 138. orr.
· Gogoratu zitzaion, Carlyle-ren idazki sumendi-irudi horietako batetik, harako Anacharsis Cloots haren nondik-norakoa Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 209. orr.