Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
sumarisimo izond epaiketez eta kidekoez mintzatuz, epaitzen denaren larritasunagatik lege prozedura guztiz laster baten bidez ebazten dena. ik sumario 4.
Hamahirugarren eguna baino lehen pertsona bilatu, aukeratu eta bertaratu baitzen, delako pertsona horrek aginpide eta eskubide osoz erruei buruz ebatzi behar zuen epaiketa sumarisimoan parte hartzeraino. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 119. orr.
Bilboko poliziak errebelamendu militarra leporatu zion Jose Ramon Goikoetxeari, eta prozedura sumarisimotik bideratu zuen auzia. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 271. orr.
Gerra kontseilu sumarisimoan epaitzen ninduten kriminal zaildua nintzen Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 70. orr.