Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ezpainen mugimendu sumagaitz baten bidez. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 25. orr.
Haien begirada sumagaitzak jarraitu egiten zigun. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 6. orr.
Aspaldi hil dira, oihartzun sumagaitz bat besterik ez dute utzi. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 154. orr.
Gero eta zuriago, gero eta zurbilago, gero eta espirituago, emakume itxurak galdu eta izaki ukiezin, sumagaitz, sotil, harrapaezin bilakatzen joan zen. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 116. orr.
Bat-batean argi garbiko eguzki batek erabat argituko balu, irudimenaren kandelatxoak sumagaitzak izango lirateke horrelako argi-itsasoan. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 48. orr.