Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

sumaezin 1 izond ezin sumatuzkoa.

Ez zirudien leher jota, aldendurik baizik, etsaiari emoziorik gabeko, bere baitara bilduriko, aurpegi sumaezin bat eskaini izan balio bezala.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 53. orr.

Bai aztergaitzak Jaunaren erabakiak eta sumaezinak haren bideak!  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 217. orr.

Ni izan ninduan hots hura entzun zuen bakarra: hain zen sumaezina, non goiznabarreko isiltasunean oreinak ere ez baitzuen entzun hirurehun urratsera.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 157. orr.

Ez zuen ia akatsik sumatu haren gorputzean, izterretan zelulitisen arrastoren bat soilik, kasik sumaezina.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 282. orr.

Lerro ia sumaezin bat, dei eta debeku aldi berean, batu eta bereizi egiten duena.     «Kuskue tanden», 2004 - 172. orr.

Naturaren jarraitasuna eta bere betetasuna, duela gutxiko formen eta klimaren arteko harremana, ez-bizidunetik bizidunerako iragaite ia sumaezina.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 173. orr.

Ilaje ezberdinak, desberdintasun txikiak, batzuk sumaezinak ia.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 95. orr.

2 sumaezinezko izlag sumaezina.

Loditzen-loditzen ikusten dut zerutik erortzen den itzal ilun handia: ezin atxikizko, ezin barneratuzko uhin bat bailitzan itotzen du hiria, ezkutatzen du, koloreak, formak ezabatzen ditu, besarkatzen ditu bere sumaezinezko ukituaz etxeak, pertsonak, monumentuak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 357. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus