Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
sulfuroso 1 izond sufrea duena, sufreari dagokiona.
Distira sulfuroso bati esker, hasieran nondik zetorren jakiterik izan ez nuen arren, presondegiaren neurria eta itxura ikusi ahal izan nituen. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 104. orr.
2 sufrea 4 balentziarekin daukana; azido sulfidrikoa daukana.
Arrasaten (Gipuzkoa) Santa Ageda bainuetxea eraikitzerako, esate baterako, zaharra zen inguruetako biztanleen artean Murugain mendiko ur sulfurosoak edateko ohitura. Berria - Euskal Herria 2004-04-01