Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
sulfuro iz azido sulfidrikoaren gatza.
Larrua nikotina sulfuroaz igurzten diete, borrokan hasi eta kontrarioa zozotu dadin. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 98. orr.
Sulfuroaren aztarnarik nabari ez dadin, gainetik baselina ematen diete. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 98. orr.
Horra sulfurozko prezipitatu horia, eta anhidrido artseniosoa. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 226. orr.
· Biogasa metanoz eta karbono dioxidoz osatuta dago batez ere, baina nitrogenoaren, oxigenoaren eta hidrogeno sulfuroaren arrastoak ere baditu. Berria - Euskal Herria 2004-02-25