Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
XIV. mendearen hasieran, italiar bankariek sukurtsalak zabaldu zituzten Europako hiri handi guztietan. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 25. orr.
Hamarka ofizina eta denda dituzte inguruotan: hortxe aurrean bertan BBVren sukurtsal bat, Trabajo Temporal SA-ren bulego nagusia, eta baita auto frantsesen kontzesionario bat ere. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 23. orr.
Entitatearen 355 sukurtsaletatik 106 atzerrian daude. Berria - Ekonomia 2006-01-06
Bi lagunek lapurreta egin dute Donostiako Amara auzoan Kutxak duen sukurtsal batean. Berria - Euskal Herria 2004-02-27
Gainean, mezu dekodetu batek zioen: "Hamburgoko sukurtsalaren defizita 500.000 dolarrekoa, gutxi gorabehera"; Heintzek izenpeturik. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 488. orr.
Hotel txiki batean hartzen zuela ostatu esan zidan, lagun bat -Christie's-en sukurtsaleko burua- ondoan bizi zelako. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 131. orr.
Atlantiko Itsasoa zeharkatu eta Riora, bertan sukurtsala baitu konpainiak. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 51. orr.
Euskal Filologiako ikasketak trantsizio-urteekin ezarri ziren EUTGn, Deustuko Unibertsitateak Gipuzkoan -Donostian- zuen sukurtsalean. «Kuskue tanden», 2004 - 64. orr.
Internet bidez, Atenasko Alpha banketxeak baimendutako sukurtsaletan eta Greziako hiriburuan sarrerak saltzeko jarritako postuetan eros daitezke. Berria - Kirola 2004-06-02
Ez dakigu zein izan zen Imazek eta Raxoik egin zuten bileraren arrazoia; espero dugu ez izatea prozesua oztopatzeko borondatean eta jarreran adosteko, bestela EAJk PPren sukurtsal bat izaten bukatuko baitu. Berria - Euskal Herria 2006-03-29
Fulgencio Batistak mendean hartua zeukan Kuba hura ez zen Estatu Batuen sukurtsal bat baizik, zentzurik zabalenean. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 70. orr.
Hegoaldeko sukurtsal batzuk ziruditen periferiako auzoek. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 38. orr.
Bourbon Streeteko zulo ilunenak aise nahas daitezke infernuaren sukurtsalekin. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 154. orr.
Aldizkari-saltoki bat dago lehen arraindegia zegoen izkinan, eta zenbait banketxe-sukurtsal berri. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 72. orr.