Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
sukratu 1 izond ipar azukretua.
Pasta sukratuaren erruz, hortzak sabaiari itsatsi zitzaizkion. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 18. orr.
Urte txarraren iragarpena alabaina, haragi mota sukratu eta gurintsua ekoizten zutenentzat. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 102. orr.
2 irud/hed
Frantsesean ez hain trebe baina xuxen ari, mintzo sukratu batekin. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 12. orr.
Bozgaragailuetarik urteko Herri Urratsen musika urtzen zela, ahaaa erlastuz zatikatua, jendea bazetorren beti Alaitz eta Maideren ahots sukratuak gidatua. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 22. orr.
Haren frantsesa ez zen sukratua. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 24. orr.