Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
sukalderatu, sukaldera(tu), sukalderatzen du ad sukaldera joan.
Ibilera zinbelez gurutzatu zuen kafetegia, zerbitzariei zenbait agindu eman zien, eta sukalderatu egin zen. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 111. orr.
Pierra sukalderatu zen oihuka, berak osatu dudazko zarea esku-muturrean inguruka, eihera hegal! Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 21. orr.
Emaztea so gelditu zitzaion, usaian bezala, mamu bat ikusten zuela iduri, eta berriz sukalderatu zen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 187. orr.
Melodia harilkatzen zerraikan Bettan behiak bazkatzetik sohairotik sukalderatu zenean. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 188. orr.