Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

sukaldaritza 1 iz sukaldariaren lanbidea; janariak prestatzeko edo maneatzeko antzea. ik gastronomia.

Sukaldaritza etxezulotik irten egingo da gehienbat, jatetxera, ikastegiko edo lantokiko jantokira, hegazkinekora, ospitalekora, etc. niri ere asko gustatzen zitzaidan Txinako sukaldaritza.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 57. orr.

Euskal sukaldaritzako entziklopedia plazaratu du Baionako Quai Rouge argitaletxeak.  Herria   2005-07-07

Gure sukaldaritzak, bere ezaugarriak galdu gabe -edo ez galtzeko hain zuzen-, baldintza berriei egokitzeko duen beharra.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 162. orr.

Bottanet etxea, sukaldaritza burgesa.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 177. orr.

Mestizaiaren sukaldaritza sinkretikoa osatuko da (hegaluzedun carpaccio, sushi edo ceviche bati, adibidez, osagai hobezinekin osaturiko pil-pil, saltsa berde, bizkaitar edo beltza -txipiroiena- erantsiko diogu).  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 89. orr.

Zorionez, sukaldari gazteak garrantzizko lana egiten ari dira sukaldaritza landuagoa sortzeko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 139. orr.

Sukaldaritza gozagaitz samarra, gainera, aukeran: usain zorrotz-desatseginak nagusi, etxekoen ordez; osterantzean, han ere berdin amantala, nahasteak, eskuak erretzea, egunaren buruan tresneria jasotzea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 104. orr.

Bere lana uztea, mundua ikustea eta bidaia-ontzi batean sukaldaritzan lan egitea.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 163. orr.

Sukaldaritzako oinarriak ezagutu gabe, nekez molda ditzake neofitoak errezeta gehientsuenak.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 40. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Sukaldaritza ikastaro batean. Martin Berasategik sukaldaritza eskoletan euskara ere irakatsi behar dela azpimarratu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-03-17

Animalien aurkako sukaldaritza ohitura anker bezain matxista honen aurka jo zuen argi eta garbi aldizkari hark.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 49. orr.

Horrelako lantoki batetik bestera, espero bezala, sukaldaritza-teknikak ere dezente aldatzen dira.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 14. orr.

9 etan Latsan sukaldaritza lehiaketa.  Herria   2004-02-19

Hainbat sukaldaritza estilo sortu eta beste batzuk iraunarazi egingo dira.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 66. orr.

Hartu orain sukaldaritza liburu klasiko bat eta konta ezazu zenbat errezeta agertzen diren bertan.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 92. orr.

Euskal Herriko Sukaldaritza Etxeko idazkari Peio Garciak adierazi zuenez, [...].  Berria - Euskal Herria   2004-10-19

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ohioren hegoaldea bete zuten alemaniarrek txerriki-sukaldaritza ekarri eta landu zuten goiko mailaraino.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 214. orr.

Fusio-sukaldaritza: lehengaiez (beren aho-ukitu, usain, zapore, kolore eta guzti), egospenez (tenperatura, denbora, aurre-prestatze, etab.) [...] eta gainerakoez osaturiko sukaldaritza mestizatua sortuko da.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 67. orr.

Etno-sukaldaritza: sukaldari eta kontsumitzaileen migrazioekin gutxi-asko lotua.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 66. orr.

4 toki edo eskola jakin batean prestatzen diren jakien multzoa.

Asiako herri horretako sukaldaritza dastatu gabea nintzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 165. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

euskal sukaldaritza (7); sukaldaritza lehiaketa (4); sukaldaritza liburua (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus